LakuaKoLoreko baratzak lortzeko bigarren deialdiaren inguruko informazio bilera

Aurtengo uda hasieran banatuak izan ziren Lakuako lehenengo hiri baratza kolektiboak, LakuaKolore elkarteak  egindako lehen deialdiaren emaitzen arabera. Deialdi horretan, eskura dauden baratzen heren bat banatu zen.

Libre dauden partzelen inguruan interesa agertu zutenei esan bezala, behin uda amaituta, bilera informatiboa antolatu dugu; LakuaKoloren parte hartzeko interesa duten pertsonen zalantzak argitzeko asmoz.

NOIZ: 2018ko azaroaren 7an, asteazkena,   18:00etatik 19:30ra bitartean
NON: Ibaiondo Gizarte Etxeko (Landaberde kalean) Erabilera Anitzeko 2. gelan

Bertan, baratzeen inguruko  zalantzak argitzen saiatuko gara. Ez da izena emateko unea izango, proiektua aurkezteko eta nola kudeatzen den ezagutarazteko baizik: araudia, kolektiboa dela, autokudeaketan oinarritua, gastuak etab. izango ditugu hizpide.

Gelak 50 lagunentzako lekua duenez, oraindik LakuaKoloreren martxa eta funtzionamendua ezagutzen ez duten pertsonak gonbidatu nahi ditugu bereziki.

Etortzerik ez daukanarentzat, bileran esaten den guztia web orrian jartzen saiatuko gara, eta oraindik ere zalantzak izanez gero, web orriko formularioaren bidez luzatu ahalko dituzue zuen galdera edo zalantza zehatzak.

Zuen zain edukiko gaituzue, zatozte!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude