LakuaKoLoren parte hartzeko behinik behineko eskaera zerrenda

Web orrian, nahiz Gizarte etxeetan jasotako eskaerak aztertu ondoren,  LakuaKoLoren parte hartzeko eskaera egin duten 35 taldeko zerrenda osatu dugu. Honako esteka honetatik jaitsi daiteke (goian, eskuin aldean, DESCARGAR botoia sakatu): http://rediles.com/hodeian/index.php/s/34yVCD74AN24Yk9

Zerrendan akatsik aurkituz gero, harremanetan jartzeko inprimakia bete, eta ahalik eta azkarren konpontzen saiatuko gara. Erreklamazioak egiteko azken eguna: 2018ko maiatzak 18, ostirala.

3 lagun edo gehiagoz osatutako taldeen  eskaerez gain, bakarkako 20 eta binakako 4 eskaera jaso ditugu. Horrela egin dutenak bilera batera deituko ditugu, taldeak sor ditzaten.
Helbide bereko eskaera bat baino gehiago jaso ditugunean, izena ematen lehena hartu dugu kontuan.

Behin erreklamazioak argituta, eta bakarka eta binakako eskaerekin taldeak eginda,  behin betiko talde zerrenda argitaratuko dugu.

Gogorarazi nahi dizuegu behin betiko onartua izateko deialdian eskatutako agiri ofizialak aurkeztu beharko ditugula (Errolda agria, NANa), eta era berean, zehaztutako ikastarotxoa derrigor egin beharko dugula denok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude