LakuaKoLoreko baratzetako bigarren deialdian izen ematea

Honako hau da LakuaKolore Hiri Baratze Ekologiko eta kolektiboetan parte hartzeko bigarren deialdian izena emateko inprimakia. LakuaKolore proiektuak Ekoburuz elkarte ekokulturalak kudeatzen du, eta Gasteizko hiri baratzeen Udal sarearen barnean da.

Inprimakia behar bezala betetzeko, taldea osatzen duten kide guztien izena sartu behar duzu, arduradunaren izena lehendabizi (arduradunak bileretan eta abarretan  taldea ordezkatuko du)

Talde bakoitzak gutxienez hiru kide eduki behar dituenez, hiru lagunen datuak sartzen ez badituzu, ez du inprimakia onartuko.

Taldeak 6 kide baino gehiago izanik ere, bakarrik hartuko dira kontuan 6 lagunen datuak. Hori dela eta, taldeari puntu gehien emango dizkioten lagunen datuak sartzea gomendatzen dizuegu (puntuak ematen zaizkio baratzetatik gertu bizitzeari eta familia bakarreko etxebizitza ez izateari).

Udal baratzak izanik, bakarrik onartuko dira Gasteizen erroldatutako lagunen eskaerak.  Lakuakolore baratzen araudia esteka honetan daukazu irakurgai: Normativa de los Huertos LakuaKoLore.

Bakarka izena eman nahi dutenek ezingo dute izena eman, baratze kolektiboak baitira (lehenengo deialdian bete ziren bakarka zetozenentzat utzitako baratzen ehunekoa). Talderik ez baduzu, eta parte hartu nahi baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan esteka honetan (formulario de contacto ) ea zu bezalako beste batzuekin taldea sortzerik dagoen.

Izena emateko azken eguna: azaroak 30 

EPEA AMAITU EGIN DA