GASTEIZ TRANTSIZIOAN

Zer da Trantsizioa?

 

Trantsizio ekimen bat (hiri, herri, etab.) menpekotasun energetiko altuan, kontsumoan,  planetaren suntsiketan eta herrien arteko desberdintasunean oinarrituriko sistema batetik, beste sistema iraunkor batera aldatzean datza, zeinetan produkzio eta zerbitzu jarduerak era lokalean egiten diren, energiaren kontsumo maila murriztuz. Trantsizio ekimen bat, petrolioaren gailurrak eta klimaren aldaketak gure gizartearentzako suposatzen duten erronkari erantzuna ematen dio.

Trantsizio ekimenak oinarrizko lau suposiziotan funtsatzen dira:

1) Ezinbestekoa dela gaur eguneko energia kontsumo maila murriztea, eta hobeagoa dela aldez aurretik prestatzea, ustekabean hartuak izatea baino.

2) Gure komunitate eta kokalekuak, petrolioaren desagertzearekin etorriko diren paradigmen aldaketa lazgarriari moldatzeko egokia den erresilientzia galdu dutela.

3) Elkarrekin aritu behar garela, eta orin egin behar dugula.

4) Gure sormena eta ahalmen kolektiboa askatuz, bizitza eredu berriak garatu ditzakegula, aberasgarriago direnak, komunitate-ereduari lotuago daudenak eta planetaren muga biologikoak kontutan izanik.

Gasteiz Trantsizioan ekimena, Deshazkundearen proposamenak praktikara eramateko tresna gisa sortua da, aurre egin behar diegun erronkei (ekonomi-, ekologi-, energia eta gizarte-krisia) behar bezala erantzuteko.

 

Zer da Deshazkundea?

 

Baliabideak mugatuak diren planeta batean bizi gareneko ideia oinarri hartuta, mugarik gabeko hazkunde ekonomikoa ezinezkoa da. Deshazkundea aukera berriak pentsatzea ahalbidetzen duen korronte ideologikoa da, gaur eguneko sistema kapitalistari kontrajarria. Ekonomi-produkzioa (eta honekin batera doan kontsumo gaixotia) murriztuko den gizarte eredua eraikitzeko eremua zabaltzen du, baliabide fosil eta mineralen ustiakuntzan oinarrituko ez dena, aldi berean eredu energetikoa eraldatuz, gizakia eta naturaren arteko harreman orekatua lortzeko asmoz. Murrizketa hau justicia sozialeko irizpideen arabera egingo da, aztarna ekologikoa adierazletzat hartuz eta belaunaldi arteko erantzukizuna izanez. Argi dagoenez, Iparraldeko gizarte industrializatuoi dagokigu lehenik biosferaren gaineko gure eragina gutxitzea. Trantsizio hau, beraz, bakarrik gauzatu daiteke herritartasuna, eremu lokalean parte-hartzea (eta erabaki-hartzea), denen eskura egongo den demokrazia zuzena eta balioaren zein ongizate publikoen eraketa aldarrikatzen baldin bada.

 

Helburuak

 

  • Gure bizitzan jokabide aldaketa bat garatzen joatea pixkanaka: ekintza desberdinetan emandako denboran, mundua eta naturarekin elkarreragiteko eran, kontsumitzeko moduan…  guzti hau justizia irizpideetan(ingurugiro, sozial eta ekonomi mailan) zein erantzukizun, berdintasun eta etika irizpideetan oinarrituz; hala nola ongizate integrala eta “bizi poza” bilatu nahian.
  • Gure ohiturak aldatu eta gure “kontzientziak deskolonizatzearen” beharra aldarrikatzen dugu, maila hirukoitzean arituz (1. norbanako-senitarteko-inguru hurbilekoa; 2. gizarte mugimendu-elkarteetakoa; 3. politikoa) 8 (+1) “ber”-ak oinarri hartuta: berbaloratu, berkontzeptualizatu, berregituratu, berbanatu, berlokalizatu, murriztu, berrerabili, birziklatu (+birgaitu). Azken batean, aldaketa sozio-politiko globalak ekarriko dituzten norbanako zein taldekako aldaketak garatzea.
  • Gizartearen parte-hartzea eta gizarte-ehunaren indarketa sustatzea, hala nola elkartasun sareak eratzea deshazkunde iraunkorra ziurtatzeko, bidezkoa eta hautazkoa; ingurugiroaren hondatze izugarria gelditzen saiatuz, horrela.
  • Ekonomikoki deshaztea, gizaki eta norbanako gisa hazteko. Pentsamendu sortzailea eta, garapen emozionala, izpirituala zein harremanekikoa sustatzea. Lehiakortasunaren eta abiadura handiaren gizarte honen neurosi eta kezkak baztertzea, izateari zentzua ematen dioten bizipenak gozatzeko aukera izan dezagun.

Metodologia

 

Hiritarren parte-hartzeari buruz sentsibilizazio, zabalkunde eta sustatze lana egitea: hitzaldi, filme- proiekzio, tailer, eztabaida, web orriak, gizarte sareak, kale-kintzak, aurkezpenak…

 

1.- interes taldeak edo sailak osatzea: elikadura, hezkuntza, economía, artea eta cultura, hondakinak…

2.- Sarea egitea: gizarte taldeekin, kolektiboekin, sindikatoekin…

3.- Lan taldeak eratzea, zeinetan arlo bakoitzeko dauden eraldaketarako estrategietan sakonduko den: ikuspen-hedatzea, elikadura, etxebizitza-gizarte esperimentazioa, lana-oinarrizko errenta,garraiobidea-energia berriztagarriak, osasuna, software librea-hezkuntza, Ipar-Hego harremanak, politika…

4.- Lan arlo bakoitzean proiekturen bat abiarazi edo eta bultzaraztea.

5.- Auzo edo udalerriaren egoeraren diagnosia egitea, deshazkundearen ikuspuntuaren aldetik, eta “Erresilientziaren(*) Areagotze-plana” gauzatzea.

Zein unetan aurkitzen gara?

Nora heldu nahi dugu? (etorkizunaren aurreikuspen desiragarria)

Zeintzu aldaketa eman behar dira helburu hori lortzeko?

*Erresilientzia: sistema batek daukan gaitasuna arazo bati aurre egin eta indartuta ateratzeko. Gure komunitateen kasuan, klima aldaketak eta petrolioaren ekoizte-gailurrak ekarriko zuketen arazoei aurre egiteko erantzun-ahalmena litzateke, beraien kalteberatasuna gutxitze aldera.

Un comentario en «GASTEIZ TRANTSIZIOAN»

Los comentarios están cerrados.