munduari koxk. Bulgaria Radio Musicmunduari koxk. Bulgaria Radio Music

ENTZUN HEMEN: http://www.ivoox.com/gu-ta-gutarrak-munduari-koxka-audios-mp3_rf_1513073_1.html

MUNDUARI KOXKA
1. ATALA: BULGARIA RADIO MUSIC.

Saioaren aurkezpena:

Zergatik utzi munduari zuri koxka egitea, zer dela eta bidaiak itxiak izan behar dira, zergatik ez bakarrik bidaiatzea, nola egin dezakegu merke bidaiatzeko, nola ikusi mundua beste ikuspegi batetik.
Galdera hauei eta beste batzuei saiatuko gara erantzuten hilero espazio honetan, hainbat herrialde deskribatzen, ze nolako trukoak dirua aurrezteko, zelan aprobetxatu hango estantzia, nola gozatu herrialde bakoitzaren kulturaz, jakinduriaz eta bizimoduaz… prest zaude mudurari emeka-emeka koxka bat emateko?

Gaur hasiko gara bulgariarekin, egin dudan azken bidaia, aurtengo abuztuan, 10 eguneko bidaia motxilero moduan eta era erdi-inprobisatu batean.

Zergatik Bulgaria?
Merkea delako, oraindik ez daude euro sisteman sartuta/ aldaketa ondo ateratzen zaizu. Dirua han aldatu behar da, hobeto bankutan. Kontuz dirua kalean aldatzearekin!!
Ez baita leku truistiko europeentzat, turista gutxiago= merkeago, errezago mugitzeko eta alojamenduak eskatzeko, iruzur gutxiago.

Bakarrik joan daiteke?
Arazorik ez, oso jende majua da bulgariakoa, atseginak eta laguntzeko prest. Arazo handiena hizkuntza da, ciriliko hitz eta idazten dutelako, baina gazteekin ingelesez berba egin dezakezu… hori bai, haien ingeles maila baxua da.

Nola prestatu bidaia?:
informa zaitez modurik meerkena eta zuretzako erosoena bidaiatzeko. Bcntik ia egunero ateratzen dira hegazkinak «via Franktfurt» Sofiaraino, eta 3-4 hilabete lehenago erosita diru asko aurreztu dezakezu. Bilbotik arteratzen bazara 200 euro gehiado izango dira, joandaetorria.
Badaezpada ere hartu lehenengo egunetarako hostala, baina ez da beharrezkoa besteak erreserbatzea hemendik, merkeago ateratzen da han egiten baduzu eta ez dago arazorik turista asko ez daudelako.

Zer da interesgarria Bulgarian?

Balcanak (medikatea) guk «la guerra del los balcanes» ezagutzen dugu baina herrialde osoa gurutzatzen du, bulgaria 2 zatitan erditzen.
Itsas beltza, mediterraneoaren antzera du, baina ura gatzatuagoa da eta beroagoa. Hondartzak ez daude ondo zainduta baina itsasura garbi dago..
Komunismoaren hondarrak eta otomanoen monumentuak, tracioen monumentuak,
Ahal baduzu, «free tourrak» egin.. hosteletako iragarki tauletan bilatu, dohainik dira eta ingelesez eta hiri askotan daukate.

Zer hiri ikusi zenituen?

Sofia: hiriburua, baina ez dauka xarmarik, komunismoak eta han egondako gudak hiri plano bat bihurtu zuten. Hiri administratiboa da eta paseatzea ondo dago baina ez dago asko ikusteko, merkaturen bat eta gobernuko eraikinak. Free tourrarekin ikusten da hiria ondo. Onena gaua da, baina pixkat kostatzen da martxa aurkitzea. Hobe da hango norbaitekin kontaktatzea.
Hirian hostal asko daude, hi-hostelak, 9-10 eurotan gaua gosaria barne, eta pentsioak.
Aireportutik hiriko zentrura heltzeko autobusa dago, oso merkea, eta gero tranbiaz edo metroz edonora heldu zaitezke.
Ez ahaztu azokak bisitatzea!!

Plovdiv erdi aroko hiri bat da, erromar antzerkia daukana, oso ondo kontserbaturik eta merezi du 2 egun pasatzeko. Kontuz ibili behar da lapurrekin hor baina hiria polita da, oso ondo jaten da, hor dituzte bulgariako jatetxe tipiko asko eta merkeak eta jendea Sofian baino atseginagoa da. Hiria mendietatik gertu dago eta txangoren bat egiteko aproposa. Sofiatik Plovdiverako autobus ordutegi ugari daude, 2 ordutan behin, Sofia-Burgas linea hartu behar da eta 2 ordu eta erditan zaude, eskerrak autobusak oso deserosoak direlako. Berri ona da autobusetan jan eta edan dezakezula, nahiz eta haize egokiturik erdo berogailurik ez egon.

Burgas eta Varna: bi hiri hauek itsas beltzaren ondoan daude, burgas hegoaldean eta Varna iparraldean. Biak hiri handiak dira, itsas portua dute eta irekiak dira. Kaleak eta boulevarrak oso europearrak dira eta hondartza luzeak dituzte, hori bai ez oso ondo zainduta. Hor aprovetxartu daiteke, eguzkitan egoteaz gain, hango txiringitoetan arraina eta janari exotikoak jateko, baita entsaladak ere, guretzako merkea baita.
Bi hiri horien arteko komunikazioa handia da, autobusak (minibusak) eta trenak daudelako baina oso luzeak dira bidaiak.. herrialde osoan bezala, errepideak nahiko txarrak dira.
Azpimarratzekoa da, kostaldeko hirietan, zentroa hondartzatik urrun dagoela eta, hondartzaren ondoan ez daudela pisuak, parkeak baizik.
Hiri hauetan turismoa hasten ari da orain, batez ere turkiarrak, serbiatarrak eta errusiarrak, eta zaila da ingelesez hitz egitea.

Veliko Tarnovo: Bulgariaren iparraldeko zentroan dagoen erdi-aroko hiria da, oso polita, ondo zainduta eta mendien artean kokatuta. Hau bai da hiri turistikoa baina ez dago aglomeraziorik eta, nahiz eta prezioak pixkat altuagoak izan, merkea izaten jarraitzen du. Gaztelua bisita daiteke eta baita ere ondorengo auzoak. V.T izan zen Bulgariaren lehenengo hiriburua eta han plaka asko daude hori bisitarieri gogoratzen diona. Denbora baldin badaukazo aprobetxa dezakezu mendietara joateko, txangoak zure kabus prestatu behar dituzu, baina mendiak ondoan daude eta merezi du bistengatik.

Bulgarian azpimarratzekoak:
Entsaladak, koktelak eta postreak oso goxoak dira, kantitate handia jartzen dizute eta merkeak gure poltsikorako (entsalada on bat 3 eurotan, koktelak 3-5 euro artean eta etxeko tarta bat euro 1etan)
Bulgarian izozkiak gramotan saltzen dira, ez boletan eta eskatu ditzakezu nahi dituzun zaporeak. Oso goxoak dira hango izozkia, gomendagarria da probatzea benetan.

Bulgariatarrek bai esaten dutenean ezezko keinua egiten dute buruarekin eta aldrebes… (hau azaldu), orduan adi egon behar zara zeozer galdetzen duzunean… Honen arrazoia da turkiarrek, erdi-aroan, bulgaria hartu zutenean, biztanleei galdetzen zioten ea bere erlijioari uko egiten zioten… ezpata bat lepoan jarrita. Ezetz keinua egiten bazuten, hau da, burua alde batetik bestera astinduz, lepoa galtzen zuten. Horregatik aldatu zituzten keinuak.

Bulgariako hirietan kaleak ez daude ondo señalatuta, ez dago ia kartelik kaleen izenekin… bulgariatarrek beti dakite non dauden!!

Sofian soubenirrak erosteko dendak ez dira ikusten… hori da metroen sarreretan daudelako, hauxe da, lur azpian. Postalak, kamisetak, giltzarriak etab. erosi nahi baduzue bilatu beharko dituzue hortik… topoak bezala.

Bukatzeko… kontuz garraio publikoarekin, tiket barik sartu zaitezke, baina harrapatzen bazaituzte isun handia ordaindu beharko duzu, eta errebixore dexente daude…

Bulgariaren zaporea probatu dugu, hango hiriak irudikatu, gure bidaiaren lehengo koxka egin dugu, suabea ezta?

Datorren hilean, beste haginkadatxoa munduari? Nora? Oso urrun ez dagoen leku batera: itsasoa, mendia, paisai zoragarriak eta kotxez ezagutu dezakezun herrialde bat. Gure bizilagun pobrea, baina sorpresaz betetako lekua, gune poetiko eta xarmangarri bat non infusioak «cha» deitzen diren eta herriak oraindik erdi-aroan bizi diren… gehiago jakin nahi? hartu motxila eta zatoz gurekin… IREKI BEGIAK, ZABALDU ZENTZUAK ETA MUNDUARI KOXK!!

Un comentario en «munduari koxk. Bulgaria Radio Musicmunduari koxk. Bulgaria Radio Music»

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *