Noiz: 2022ko apirilaren 26an, asteartea, 19:00etan.
Non: Arriaga Gizarte Etxeko areto nagusian.
Lakuakoloreko talde eragilea urte hasieratik lanean aritu da Lakua auzoko ortu kolektiboen proiektu berria zehaztu eta garatzeko, Gasteizko udalak laster esleituko baitu 4 urtetarako.
Azken hilabete hauetan, LakuaKoloreko ortu kolektiboetan parte hartu ahal izateko informazio-eskaera asko jaso dira, eta orain, denbora gutxi falta dela jakiteko Ekoburuz elkarte ekokulturalak ortuen kudeaketa beste 4 urtez burutzen jarraituko ote duen, hitzaldi informatibo bat egin nahi dugu, ortuen funtzionamenduari eta izena emateko prozesuari buruz dituzuen zalantzak argitzeko, apirilaren 27tik maiatzaren 11ra irekita egongo delarik.
Bilerara bertaratzerik ez duenarentzat, bilera horretan hitz egingo den guztia azaltzen saiatuko gara webgune honetan, eta zalantzak izatekotan, kontsultak egiteko aukera izango duzue webguneko formularioaren bitartez.
Etor zaitezte.