Lakuako hiri-baratzeak erabiltzeko baimena emateko deialdi publikoa publikatu da BOTHA-n

Hainbat denbora pasa eta gero, hainbat batzar eta lan egin eta gero, azkenean 2017ko abenduaren 11an publikatu dira lakuako hiri-baratzeak erabiltzeko deidaldiaren arauak. Bereahala hasi gara lanean eta astero biltzen ari gara proiektua aurrera ateratzeko. Proiektua bideratua geneukan eta bakarrik falta da deialdiaren arauetara moldatzea. Horretarako denbora eta laguntza behar dugu. Hogeita hamar egun ditugu proiektua aurkezteko, eta egun hauek (gabonak) ez dira errazak lan egiteko. Horregatik proiektuan parte hartu nahi baduzu bidali ezazu mail bat gure helbidera eta etorri hurrengo bilerara! Zure ideiak behar ditugu!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *